Txomin CARRICABURU

42 urte, ene bikotekidearekin bi haur ditugu, orain dela hamar urte Olhasso auzoan bizi garela. Hemen Senperen herri goxo eta bizi bat atzeman dugu. Gure haurrak handitu diren lekua da, eta bertako bizian aktiboki parte hartzen dugu.
Hats Berri zerrendarekin bat eginez, ene balioekin bat egiten duten printzipioak atzeman ditut: seriostasuna, entzutea, lan kolektiboa eta gaitasun aniztasun ederra. Indar guzi horiek Senpereko erronkak elkarrekin gainditzeko baliagarriak dira, elkartasunaren, anbizioaren eta ongizate komunaren zentzuarekin.
Egoitzak (Seaskaren eraikinen kudeaketa) elkarteko bulegoko kide naiz. Besteak beste aintziraren ondoan den, Kattalin Elizalde Ikastegiaren eraikuntza segitu dut. Bi urtez, talde mobilizatu eta trebe baten lanari esker, proiektu honek, enetzat gorpuzten du, adimen kolektiboak ahalbidetzen duena, helburu komun baten zerbitzura : Euskararen transmititzea eta biziaraztea.
Bestalde, laborari familia batekoa izanik, gure eskualdeko baserriei atxikia naiz, gure lurraldearen orekan parte hartzen baitute.
Arlo profesionalean, obra publikoetako ingeniaria naiz, ene kontu lan egiten dut. Tokiko erakundeak, enpresak eta proiektu eramaileak laguntzen ditut kanpo antolamenduetan.