Portrait de Christope JAUREGUY

Christophe JAUREGUY

57 urte, ezkondua eta 3 seme-alabaren aita, badu 20 urte 20 bat langileko eraikineko enpresa orokor bateko burua naizela. Senperen bizi naiz, Olha auzoan.
Nahiz eta enpresa baten kudeaketa eta ordutegi profesionala kargatua izan, ez dut sekulan utzi nahi izan eraiki nauen elkarte mundua.

Portrait de Christine PERUGORRIA

Christine PERUGORRIA

51 urte, badu 30 urte Senperen bizi naizela, ezkondua eta bi alaba handiren ama, biziki atxikia naiz gure herriari. Bezero eta kalitate arduraduna tokiko enpresa batean, kolektiboaren indarrean sinesten dut eta bakoitzaren entzutean.

Portrait de Paxkal Irubetagoyena

Paxkal IRUBETAGOYENA

43 urte, esposatua, bi mutikoen aita. Sortzez Senpertarra, nere haur eta gazte denbora Senperen iragan ditut. Nere etxea hemen eraikitzeko eta nere familia hemen sortzeko suertea izan dut nere buraso eta aitatxi-amatxiei esker, jakin baitute familiako lurren atxikitzen. Ez ditut sekulan aski eskertuko!

Portrait de Céline MUNDUTEGUY

Céline MUNDUTEGUY LARRAMENDY

46 urte, bi neraberen ama, Helbarrun auzoan bizi naiz. Senpereko herriko bozetan aurkezten naiz, etiketarik gabeko zerrenda batean, lurraldetik hurbil diren emazte eta gizon engaiatuez osaturik eta gure herriaren alde jokatzeko gogoak elkarturik.

Portrait de Peio BEHASTEGUY

Peio BEHASTEGUY

43 urte, irakasle, Senpertarra eta Hergarai auzoan bizi. Anitz urte hauetan herriko elkarte munduan murgildua naiz, SPUC PILOTAren sailaren partaide, praktikante eta buruzagi izanez.
Badu hamabi urte baino gehiago, Euskal Herriko Pilota Lurralde Batzordean ere engaiatu naizela, batzorde bateko arduradun kargua harturik.

Portrait de Cécile MAQUIRRIAIN

Cécile MAQUIRRIAIN

38 urte, 13 urteko mutiko baten ama, beti Senperen hazi dena eta senpertar batekin ezkondua, Senpere ene adopzio herri bezala kontsideratzen dut.

Portrait de Manuel LARROQUE

Manuel LARROQUE

49 urte ditut, legez bizikidetua, bi alaba ditut. Sare elektrikoetako, energiako eta argiteria publikoko lurralde teknikaria naiz, beren ekipamenduen hobekuntzan galdegiten didaten tokiko herriak laguntzen ditut.

Portrait de Nathalie Pourteau

Nathalie POURTEAU ZAMORA

48 urte, ezkondua, bi haurren ama, senpertarra betidanik. Suertea izan dut Urguri ene sorlekuan etxea eraikitzeko, aitaren burasoek utzitako lurrari esker. San Josepe eskolan eta Arretxea ikastetxean eskolatua izan naiz. Ondotik, Senpereko besta komitean kide izan naiz.

Portrait de Jean-Bernard JORAJURIA

Jean-Bernard JORAJURIA

63 urte, Ibarrun auzoan bizi naiz emaztearekin eta bi seme-alabekin. Gaur egun erretretan, familiako etxaldea hartu dut, non zerriak, ardiak eta bildotsak hazten genituen, zuzenean transformatzen eta saltzen genituenak.

Portrait de Joana HARAMBOURE

Joana HARAMBOURE

44 urte, bi mutikoren ama naiz eta Hergarai auzoan bizi naiz. Gure herriari biziki atxikia naiz, betidanik hemen bizi izan naiz. Profesionalki, beti arlo mediko-sozialean ibili naiz, ene karreraren hastapenetik bultzatzen nauen arloan. Bizitza profesionalaren hautu honek, besteekin dudan engaiamendua, entzuteko dudan zentzua eta pertsonen, bereziki ahulenen, ongizatean laguntzeko dudan borondatea adierazten du.

Scroll to Top