Sébastien ETCHEVERRY

42 urte, Senpertarra naiz betitik, ezkondua eta hiru seme-alabaren aita.
Badu 20 urte, familiaren enpresan hasiz geroztik herriaren bete betean ari naiz lanean.
Herriaren bizitzan engaiatua naiz aspalditik, eta parte hartu dut elkarte frangotan, hala nola parropian (Besta Berri), kultura mailan (Tarrapata, Artxeroak), eskoletan (Ikastolako buraso talde) eta kirol mailan ere (SPUC Omnisports elkartean, 15 urtez lehendakariorde eta ko-lehendakari izan naiz).
Herriak, ekonomikoki zaila den garai bat bizi badu ere, Senpere biziarazten dutenak, bertako biztanleak eta elkarteak, jendetasunarekin eta materialki lagundu behar ditu.
Hats Berri – Nouvel Élan taldearekin engaiatzen naiz gaur, beren elkarte eta jardueren bidez herria biziarazten edo biziarazi duten emaztez eta gizonez osatutako taldearekin. Egiazko errealitateak eta gaur egungo zailtasunak ezagutzen dituzte, berriki bizi eta buru egin dietelako.
Hogei urte hauetan ikusi dut senpertarren eta haien elkarteen esku ezarritako ahalen mailaz mailako degradazioa.
Herriak, ekonomikoki zaila den garai bat bizi badu ere, Senpere biziarazten dutenak, bertako biztanleak eta elkarteak, jendetasunarekin eta materialki lagundu behar ditu.
Biharko herriko etxeak bere lan egiteko moldea aldatu beharko du, entzutea, kontzertazioa eta konfiantza lehenetsiz.
Senpertarrek nehork baino hobeki ezagutzen dituzte beren eremu eta beharrak.
Orai da garaia biztanleen eta elkarteen aurka egiteari uzteko, eta Senpereri bere espiritu kolektibo, solidario eta bizia berriz emateko.
Sébastien ETCHEVERRY