Paxkal IRUBETAGOYENA

Portrait de Paxkal Irubetagoyena

43 urte, esposatua, bi mutikoen aita.

Sortzez Senpertarra, nere haur eta gazte denbora Senperen iragan ditut.

Nere etxea hemen eraikitzeko eta nere familia hemen sortzeko suertea izan dut nere buraso eta aitatxi-amatxiei esker, jakin baitute familiako lurren atxikitzen. Ez ditut sekulan aski eskertuko!

Ikasi dut giza balioek, hala nola, errespetu, errezebitze, elgar laguntze, elkartasun, entzute eta haurridetasunek, laguntzen dutela antolatzen eta berreraikitzen, nahiz eta batzuetan amore eman behar den alde bat arrunt utzi gabe.

Ofizioz erakaslea, parropian inplikatua, baita herriko eta inguruko elkarteetan ere, badakit hezkuntza eta onginahia beharrezkoak direla elgarrekin bizitzeko. Bereziki, Besta Berri antolatzen duen taldean naiz eta Zirikolatz euskal kulturaren alde lan egiten duen elkarteko bulegoan ere bai. Engaiamendu horiek gure ohituren eta talde nortasunaren bizitasunaren transmititzen laguntzen naute.

Bizirik den gure ondareari zinez atxikia bainaiz, ez dut dudarik gure baloreak, gure hizkuntza, gure bestak eta ohiturak baitezpada zaindu behar ditugula oraiko erronkei moldatuz . Kultura belaunaldien arteko lotura azkarra da, batasunaren eragilea baita geroa harrotasun eta zabaltasunarekin eraikitzeko finkagailua.

Ohartzen naiz gutarik bakoitza bizi-istripu baten biktima izaten ahal dela, ikasi dut giza balioek, hala nola, errespetu, errezebitze, elgar laguntze, elkartasun, entzute eta haurridetasunek, laguntzen dutela antolatzen eta berreraikitzen, nahiz eta batzuetan amore eman behar den alde bat arrunt utzi gabe. Besteen zerbitzura jartzeak eta gizarte ekintzan parte hartzeak onuragarriak zaizkit.

Gogo horrekin engaiatzen naiz HATS BERRI–NOUVEL ÉLAN kolektiboan. Gure taldearen giza aberastasunean, energian eta gaitasunetan sinesten dut, Senpertar guzien zerbitzuko ekintza berriak bultzatu nahi baititut.

Paxkal IRUBETAGOYENA

Scroll to Top