Paxkal DUHAU

56 urte, bi haur ditut, sortzez Senpertarra naiz eta azken 30 urteetan, irakasle gisa aritu naiz Hazparneko lizeo batean.
Bestearekiko idekidura izpiritu horrek animaturik, besteen desberdintasunen errespetuan oinarrituz, erabaki dut herriko bozetara aurkeztea
Ikastolaren bizian aktiboki parte hartu dut buraso gisa eta badira orai 40 urte baino gehiago Zirikolatz taldeko partaidea naizela, beti zorion berarekin.
Haur denboran, nere burasoek euskal kulturan murgildu ninduten, paregabeko altxor bat eskainiz, euskara. Geroztik, euskal dantza eta musikaren munduan ibiltzeak beste kultura ainitzen ezagutzeko aukera eman dit. Atzerri edo Euskal Herriko festibaletan parte hartzean, beste jendeekin ukan ditudan harremaneri esker, konturatu naiz edozoin kulturak, errespetatua eta defendatua izateko eskubidea zuela bainan denbora berean, gure kultura besteekin partekatuz, irabazle ateratzen ginela.
Beraz, bestearekiko idekidura izpiritu horrek animaturik, besteen desberdintasunen errespetuan oinarrituz, erabaki dut herriko bozetara aurkeztea Hats Berri zerrendarekin, hunen baitan senditu baitut hain garrantzitsua den partekatze eta entzute izpiritu bat.
Paxkal DUHAU