Maite PEREZ

46 urte, 4 urte eta erdiko ttiki baten ama naiz, eta Amotze auzoan bizi.
Hats Berri-Nouvel Élan zerrendarekin bat egiten dut, herritartasunaren, atxikimenduaren, engaiamenduaren eta elkartasunaren balioetan zinez sinesten dudalako.
Hats Berri- Nouvel Élan taldearekin batera, ene ekarpena eman nahi dut herri honetan, non bakoitzak bere lekua aurkitzen duen eta tokiko bizitzan leku aktibo bat berreskuratuko duen.
Betidanik senpertarra izan naiz. Senpereren elkarte bizian parte hartzeko suertea izan dut, bereziki urte anitzetan eskubaloiaren bidez. Kirol honek, kolektiboa, entzutea eta ezberdintasunen errespetua zer diren erakutsi dizkit.
Profesionalki, 17 urte daramatzat desgaitasun-egoeran diren pertsonentzat enplegu-aholkularitzan. Egunerokoan, gizartean leku aktibo bat berreskuratzen laguntzen ditut, konfiantza eta autonomia irabaziz. Pertsona eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko bitartekari lana ere egiten dut, ibilbideak errazteko eta aukerak sortzeko.
Orain, ezagutza horiek gure herriaren zerbitzuan ezarri nahi ditut. Hats Berri- Nouvel Élan taldearekin batera, ene ekarpena eman nahi dut herri honetan, non bakoitzak bere lekua aurkitzen duen eta tokiko bizitzan leku aktibo bat berreskuratuko duen.
Maite PEREZ
Céline MUNDUTEGUY LARRAMENDY