Laetitia MILHÉ

39 urte, 5 haurren ama naiz (besteak beste) eta Haur Gazteen Hezitzailea naiz.
Aktibo eta aktore izan behar dut animatzen nauten gaietan. Beraz, ez da harrigarria lehen haurtzaroa edo burasotasunarekin lotura duten elkarte ezberdinen mailan aurkitzen banaiz.
Senperen, badu 11 urte Krakada Herriko Eskolako burasoen elkarteko kide naizela, eta azken 6 urteetan lehendakari izan naiz.
Aski naturalki onartu dut Hats Berri zerrenda osatzen duten kideekin elkartzea, eta horiekin partekatzen ditut maite ditudan baloreak: onginahia, ekitatea, eta komunikazio gardentasuna.
Ene lanbidea eta ene elkarte-inplikazioagatik, biziki maite dut familiekin eta haurrekin partekatzea, lan egitea gizabanakoak batu eta elkarrekin egin daitezen.
Nahiz eta ez dudan ttipitatik ikasi, euskarak egiazko garrantzia du ene bihotzean. Zinez kontziente izan naiz ene haurrak elebidunean eskolaturik segituz eta AEKrekin kurtsoak hartzea deliberatuz.
Ziburukoa izanki, Senpere herriarekiko maitasun bat aurkitu nuen, 2013an hona etorri nintzelarik. Herriko bizian sartzeko gogoa handituz joan zait urteen eta topaketen poderioz. Beraz, aski naturalki onartu dut Hats Berri zerrenda osatzen duten kideekin elkartzea, eta horiekin partekatzen ditut maite ditudan baloreak: onginahia, ekitatea, eta komunikazio gardentasuna.
Laetitia MILHÉ