Joana HARAMBOURE

Portrait de Joana HARAMBOURE

44 urte, bi mutikoren ama naiz eta Hergarai auzoan bizi naiz. Gure herriari biziki atxikia naiz, betidanik hemen bizi izan naiz.

Profesionalki, beti arlo mediko-sozialean ibili naiz, ene karreraren hastapenetik bultzatzen nauen arloan. Bizitza profesionalaren hautu honek, besteekin dudan engaiamendua, entzuteko dudan zentzua eta pertsonen, bereziki ahulenen, ongizatean laguntzeko dudan borondatea adierazten du.

Segur naiz lotura soziala, hurbiltasuna eta entzutea herri bizi eta gizatiar baten oinarriak direla, eta nahi dut bultzada horretan osoki lagundu.

Ene jarduera profesionalarekin batera, aktiboki aritzen naiz tokiko bizitzan. Bakoitzak bere eskalan, bere lurraldeko dinamikan parte har dezakeela konbentziturik, gehiago inplikatu nahi izan dut Hats Berri taldearekin. Ene helburua da, ene esperientzia, energia eta baloreak gure herriaren zerbitzura ezartzea, solidario, inklusibo eta etorkizunera begira den bizi lekua egoteko.

Segur naiz lotura soziala, hurbiltasuna eta entzutea herri bizi eta gizatiar baten oinarriak direla, eta nahi dut bultzada horretan osoki lagundu.

Joana HARAMBOURE

Scroll to Top