Irène LALAURETTE ZAMORA

Portrait de Txomin CARRICABURU

65 urte, ezkondua, haur baten ama, betiko senpertarra, Senpereko plazan haunditu naiz eta gaur egun Amezpetun bizi naiz.

Erretiratua naiz, erizain laguntzaile gisa lan egin ondoan.

Nere ibilbide profesionalari esker, beti egon naiz jendearekin harremanetan. Horrek bizitza sozialarekilako, pertsonen laguntzarekilako, giza loturekilako eta belaunaldien arteko transmisioarekilako dudan atxikimendua indartu du.

Senpere, nere herria, aldatzen ikusi dut: bazterrak itxuraldatzen, populazioa emendatzen, horrek dakartzan erronkekin.

Nere ibilbide profesionalari esker, beti egon naiz jendearekin harremanetan. Horrek bizitza sozialarekilako, pertsonen laguntzarekilako, giza loturekilako eta belaunaldien arteko transmisioarekilako dudan atxikimendua indartu du.

Konstatazio horiek, esperientzia horiek, Senpererekilako lotura sendo horrek, gaur egun, aktiboki parte hartzeko gogoa ematen didate, trukatzeko gogoa, senpertarren alde eta haiekin aritzeko gogoa, gaurko eta biharko senpererentzat.

Horregatik, Hats Berri – Nouvel Élan taldearekin engaiatzea deliberatu dut, talde dinamiko bat, gaitasun anitzekin, begirada berriak eta ideia konkretuak eramanez egunerokoa hobetzeko, etorkizuneko apustuei erantzuteko, eta senpertarren belaunaldi guzien ordezkatzeko.

Zu ere gure herriaren etorkizunak animatzen bazaitu, elkartu gurekin abentura eder honetan.

Irène LALAURETTE ZAMORA

Scroll to Top