Gabriel LANNETTE

Portrait de Gabriel LANETTE

30 urte, hezur hartatzaile liberala, ttiki ttikitik Senpereko karrikan bizi, beti izan dut atxikimendu sakona ene herriarekin eta bere elkarte-biziarekin. Ene engaiamendua SPUC errugbi eta pilota taldean hasi da, baita Zirikolatz elkartean ere. Besta komiteko kide hamar urte baino gehiagoz, beti plazerra izan dut herriko bestak antolatzen laguntzea.

Senperek, biziki maite dudan herriak, bere nortasuna, kultura eta dinamismoa atxikitzea nahi dudalako, HATS BERRI – NOUVEL ÉLAN taldearekin engaiatzea hautatu dut.

Beti pilotaria naiz eta SPUC pilota sailan ere aritzen naiz udatiarrei gure kirolaren eta kulturaren historia helaraziz udako erakustaldietan. Besta Berriko tradizioan ere parte hartzen dut urtero, partekatze eta harrotasun kolektiboaren momentu indartsua baita.

Ene euskal eta biarnes kultura bikoitzari atxikia, aberastasun hori gure tradizioen arteko egiazko lotura gisa ikusten dut. Maiz kantatzen dituzdan euskal eta biarnes kantuek gure lurraldearen arima eta bizikidetza gorpuzten dute enetzat.

Senperek, biziki maite dudan herriak, bere nortasuna, kultura eta dinamismoa atxikitzea nahi dudalako, HATS BERRI NOUVEL ÉLAN taldearekin engaiatzea hautatu dut!

Gabriel LANNETTE

Scroll to Top