Christophe JAUREGUY

57 urte, ezkondua eta 3 seme-alabaren aita, badu 20 urte 20 bat langileko eraikineko enpresa orokor bateko burua naizela. Senperen bizi naiz, Olha auzoan.
Nahiz eta enpresa baten kudeaketa eta ordutegi profesionala kargatua izan, ez dut sekulan utzi nahi izan eraiki nauen elkarte mundua.
Ene engaiamendu gehiena euskara eta ikastolei lotuak diren elkarteetan egin dut.
Atseginez eta erantzukizunez, HATS BERRI – NOUVEL ELAN zerrendan sartzen naiz, berriz ere zerrendaburu izatea onartuz.
17 urte nituelarik, HERRI URRATS ikastolako bestaren antolaketan engaiatu naiz, lehenik laguntzaile gisa eta ondotik guraso gisa. Elkarteko bulegoko kidea urte anitzez, 2019an utzi nuen kargua.
Halaber, Seaska ikastoletako federazioan sartu naiz, bulegoko kide eta Seaskako inbertsio proiektu guzien arduradun gisa, Ikastolen Egoitzak elkartean.
Ikastolen egoitzan 15 urtez inplikaturik, 26 ikastolari, 3 ikastetxeri, lizeo bati eta Seaskaren egoitza sozialari buruzko urte anitzeko inbertsio plan baten plantan ezartzean parte hartu dut.
Seaskan izan naizen denboran, elkartearen egituraketa berri baten lantze eta plantan ezartzean ere parte hartu dut, pairatzen ari zen hazkuntza krisiari erantzuteko.
2020an, ene elkarte munduko esperientzia baita profesionala ere herriaren eta Senpertarren faboreetan ezartzea deliberatu dut.
2023an lehen entsegu bat egin ondoan, atseginez eta erantzukizunez, HATS BERRI – NOUVEL ELAN zerrendan sartzen naiz, berriz ere zerrendaburu izatea onartuz.
Gure taldea gure erronken jakitun da, baina talde osoaren engaiamendua segurtatzen dizugu. Erabakitasunez, zintzotasunez eta, batez ere, zuekiko egiazko hurbiltasunean, senpertar, segur gira gure herria berriz bide onean ezartzen ahal dugula.
Christophe JAUREGUY