Céline MUNDUTEGUY LARRAMENDY

Portrait de Céline MUNDUTEGUY

46 urte, bi neraberen ama, Helbarrun auzoan bizi naiz.

Senpereko herriko bozetan aurkezten naiz, etiketarik gabeko zerrenda batean, lurraldetik hurbil diren emazte eta gizon engaiatuez osaturik eta gure herriaren alde jokatzeko gogoak elkarturik.

Gure herriak dinamikoa, solidarioa eta zoriontsua izatea merezi du.

Betidanik bizi izan naiz Senperen. Hemen hazi eta hezi naiz, eta haurtzarotik engaiatzen naiz, bereziki euskal dantzaren eta eskubaloiko SPUCaren bidez, bi tokiko elkarte horiek kolektiboaren, ahaleginaren eta herriko bizimoduaren gustua transmititu baitidate.

Badu 20 urte, elkarte bateko kontularia naizela eta ikasleen buraso elkarteko kidea.

2023tik hautetsia naiz eta engaiamendu honekin segitu nahi dut.

Gaur, energia hori gure gaztaroaren, gure elkarteen, Senpereko bizitasunaren eta gure indarra egiten duenaren zerbitzura ezarri nahi dut: elkarrekin bizitzea.

Gure herriak dinamikoa, solidarioa eta zoriontsua izatea merezi du, non bakoitzak bere lekua duen, ekimenak sustengatzen diren, eta biztanleen parte hartzea den erabakien muina.

Ez naiz hor mintzaldi handien egiteko; entzuteko, proposatzeko, eraikitzeko eta jarduteko baizik.

Ikuspegi sinple eta zintzo hau partekatzen baduzu, abentura kolektibo honetan gurekin bat egitera gomitatzen zaitut.

Céline MUNDUTEGUY LARRAMENDY

Scroll to Top