Cécile MAQUIRRIAIN

38 urte, 13 urteko mutiko baten ama, beti Senperen hazi dena eta senpertar batekin ezkondua, Senpere ene adopzio herri bezala kontsideratzen dut.
Kolektiboa erabakiguneen erdian kokatzea eta, aldi berean, gaitasun berezietara jotzea, tokiko politikei buruzko eremurik baztertua ez izateko, hau da Hats Berriren indarra.
Urte anitzez turismo munduan lan egin ondotik, unibertsitateko ibilbide baten bidez, lurraldeko funtzio publikoan sartu ahal izan dut eta, orain dela 3 urte, kontulari naiz 5.000 biztanletik beherako kolektibitate batean.
Topaketa biziki ederrak egin ditut Senperen, bereziki ene kirol aktibitateen bidez eta gaur egun ere SPUC LASTERKA trail klubean. Hor atzematen dut ene bizitza pertsonalean profesionalean bezainbat animatzen nauena, partekatzearen, hurbiltasunarena eta giza balio sendoena. Eta hori da, Hats Berrik defendatzen duena, gure lurraldeko problematikei erantzun eta aterabide zehatzak emateko gogoetatua izan den talde baten bidez.
Kolektiboa erabakiguneen erdian kokatzea eta, aldi berean, gaitasun berezietara jotzea, tokiko politikei buruzko eremurik baztertua ez izateko, hau da Hats Berriren indarra.
Horregatik, haiekin elkartzea erabaki dut, ene ezagutzak eta balioak senpertarren zerbitzura ezartzeko.
Cécile MAQUIRRIAIN