Béatrice Anne DOLOSOR

Portrait de Béatrice DOLOSOR

51 urte, 27 eta 25 urteko bi gizonen ama izateaz gain, badu kasik bost urte dendari-jostun-modelista naizela ene kondu.

Senpertarra naiz haur denboratik ene aitaren aldetik. Ikasketak San Josep eskolan eta Arretxea kolegioan egin nituen. Urteetan Zirikolatz euskal dantza taldeko kidea izan naiz, dantzaria lehenik eta geroago irakasle neskatxekin eta jantzi egile gisa.

Gure herriak aitzina egin behar du, herritarrak entzunez, sosegua, borondate on eta errespetuarekin.

Senpereri eta bere biziari biziki atxikia, Amotzeko besta komiteko kidea izan nintzen zonbait urtez. Euskara ama-mintzaira izanez, semeak naturalki Zaldubi ikastolan eman nituen. Eskola horren presidentea izan naiz. « Appel Detresse » Ibarrungo auzoan den elkarte humanitarioaren presidentea izan naiz ere.

Senpereko herriari lotura haundia dut, horregatik ene semeak ere bai, haurrak zirelarik, sartu ziren SPUC taldean pilota mundua ezagutzeko eta ikasteko urte batzuk.

Ene lanari esker egun guziz ikusten dut zoin atxikia naizen jendeekin ditudan harremanei. Herritarren arteko loturak munta haundikoak iduritzen zaizkit. Aspaldi du laguntza ematen dudala, horregatik, egun, Senpere eta senpertarrak oraino gehiago lagundu nahi nituzke « Hats Berri » taldean segituz. Hiri ttikia bilakatu den gure herriak aitzina egin behar du, herritarrak entzunez, sosegua, borondate on eta errespetuarekin.

Béatrice Anne DOLOSOR

Scroll to Top