Senpereko auzapez den Elhorga jaunari gutun irekia
Gaia: Aintziraren eta herriko eraikinaren erabilpen hitzarmenari buruzko urratsen eteteko eskaera

Senperen, 2026ko urtarrilaren 19a
Auzapez Jauna,
Herri aintzirako aktibitateen kudeaketari buruzko eskaintza deialdi berri baten berri jakin dugu, bere erabilpenari buruzko hitzarmen baten eta herri eraikin baten izenpetzeko enpresa pribatu batekin, hamar urtez Herriko hauteskundeetarako bi hilabete eskas direlarik heldu da ekimen hori. Testuinguru horretan, gure kezka eta desadostasun bizia adierazi nahi dizkitzugu, herria eta bere eremu publikoa behar bezala engaiatzen dituen egitasmo honen segitzeari buruz, ez egoki eta behar bezain argituak ez diren baldintzetan.
Engaiamendu hori, bere iraupenagatik eta finantza, ondare, gizarte eta elkarte ondorioengatik, erabaki egituratzaile garrantzitsua da herriarentzat. Bada, gaur egun, hitzarmen hori ez da eztabaida sakon baten gaia izan herriko kontseiluan, ez eta aurkezpen xehe baten gaia ere, hautetsiek eta biztanleek jokoan diren gauza guziak ikus ditzaten.
Gardentasun eta kontzertazio falta hori biziki problematikoa da, gure ustez. Funtsezko galdera ainitz erantzunik gabe dira beti, besteak beste:
• egiazko kostua eta herriarentzat finantza-arriskuak:
• ukitua den auzoaren lasaitasun, bizi ingurumen eta orekari buruzko eraginak;
• proiektu hori bat etortzea interes orokorrarekin eta jabego publikoaren erabilera partekatuarekin;
• eta, bereziki kezkagarria, berrogei urte baino gehiagoz finkatua izan den kayak klubaren etorkizunari buruzko ondorio zuzenak, lurraldeko eragile historiko, kirolzale eta elkartezkoa, bere izatea bera ere kaltetua izaten ahal litakeena hitzarmen honen bidez.
Herria hain aldi luze baterako engaiatzea, parte hartzen duten eragileekin aitzinetik adostu gabe, egiazko eztabaida publikorik gabe eta herriko bozei hain hurbil, erabaki azkar eta politikoki eztabaidagarri gisa agertzen da. Metodo horrek ez du deus ikustekorık tokıko funtzionamendu demokratikoaren erantzukizun, gardentasun eta errespetuaren eskakizunekin.
Ondorioz, formalki galdegiten dugu hitzarmen honi dagozkion urrats guziak berehala gelditzea. Ezinbestekoa iduritzen zaigu txosten hau gehiengoan izanen den taldeak aztertzea, 2026ko martxoko bozketaren ondotik, bakarra guziz legitimoa izanen dena herria iraunkorki engaiatzen duen erabaki baten hartzeko, azterketa oso, kontraesankor eta partekatu baten ondotik.
Eskaera hori ez dagokio ez printzipioari ez jarrera ideologikoari uko egiteari, zorroztasun demokratikoa eta interes orokorraren errespetua eskatzeari baizik. Erabaki egituratzaile oro gardentasun osoz hartu beharko da, baldintza lasaietan, eta beharrezko balorazio-elementu guziekin.
Gai honi buruz trukaketa publiko eta kontraesankor bat egiteko prest gira, eta zure aldetik erantzun argi baten zain gira eskaera horri eman nahı diozun jarraipenari buruz.
Onar ezazu, Auzapez Jauna, gure errespetuzko agurraren adierazpena.
HATS BERRI – NOUVEL ELAN taldeko herriko hautetsiak
Céline MUNDUTEGUY-LARRAMENDY
Christine PERUGORRIA
Peyo BEHASTEGUY
Pascal IRUBETAGOYENA
Christophe JAUREGUY