Hats Berri – Nouvel élan zerrenda: 31 hautagai Senpereren zerbitzuko

Gure asmo handiena

Gure herria berriz bide onean ezartzea hainbat oinarriei esker:


kudeaketa zorrotz bat gaitasun handiko talde bat lehentasun argiak


Gure lurraldearen isla, talde hau engaiatua eta gaitasun handikoa da, hurbiltasuna, elkartasuna eta erantzukizuna bezalako baloreei datxekiela.

Hats berri - Nouvel élan zerrendaren argazkia 2026ko martxoaren 15 eta 22an Senperen iraganen diren hauteskundeetarako.
Hats berri – Nouvel élan zerrendaren hautagaiak 2026ko martxoaren 15 eta 22an Senperen iraganen diren hauteskundeetarako.

Etiketa politikorik gabeko gure zerrenda, 28 eta 69 urte arteko 31 hautagaiek osatzen dute, 15
emazte eta 16 gizon belaunaldi eta gizarte baita lan eremu guztien ordezkari direnak.

Batez besteko adina 49 urtekoa da, eta horrek gazteen dinamismoa eta profil zolien esperientzia erakusten ditu.

Zaindu dugu talde orekatu eta plural bat eraikitzea.

Talde orekatu eta plural bat eraikitzeko, bildu ditugu:

Bizitza ekonomikoko eragileak: enpresaburuak, merkatariak, ofozialeak, laborariak, lurraren errealitateak ezagutzen dituztenak eta enplegurako baita erakargarritasunerako aterabide zehatzak daramatzatenak.

Zerbitzu publikoko eta elkarte arloko profesionalak: irakasleak, artatzaileak, boluntarioak, interes orokorra defendatzen dutenak eta elkartasunaren izpiritua gorpuzten dutenak.

Adituak funtsezko arloetan : finantza publikoak, hirigintza, trantsizio ekologikoa, digitala,
kultura, proiektu sinesgarri eta iraunkor bat eraikitzeko.

Gizarte zibiletik datozen herritar engaiatuak, bizitza politikoa berritzeko energia eta begirada berria ematen dutenak.

Ibilbide aniztasun hori gure indarra da: eguneroko errealitateen ulermen fina eta erantzun egokituak proposatzeko gaitasun kolektiboa bermatzen ditu.

Gure xedea argia da: gure eskumenak denen zerbitzura jartzea, eraginkortasuna, justizia soziala eta etorkizuneko ikuspegia uztartzen dituen proiektu bat eramateko.

Elgarrekin, talde batu bat osatzen dugu, trebea eta deliberatua dena, agintaldi hau zorrotz eta konbentzimenduz gidatzeko ardura hartzeko prest.

Aurki itzazu
Hats berri – Nouvel élan zerrendaren
argitalpen guziak

Scroll to Top