2025eko abenduaren 17ko kontseiluko eztabaidei ekarpenak

Hats berri – Nouvel élan udal taldeko hautetsiek hainbat ekarpen ekarri dizkiote 2025eko abenduaren 17ko Senpereko kontseiluaren eztabaidari.

Conseil municipal

Laborantza krisia dermatosi nodular kutsakorraren ondorioz

Arrunt kezkagarria da gaur egun dermatosi nodular kutsakorrak jotako nekazariek bizi duten krisia. Egoera horrek kabalak hiltzeak kalte ekonomiko handia ez ezik, belaunaldien arteko inbertsio, jakintza eta transmisio urteak zalantzan jartzen ditu.

Gure elkartasun osoa adierazten diegu ukan dituzten etxaldeei eta dei egiten diegu erantzun zuzen, azkar eta gizatiarren obratzeko, eragina ukan duten etxaldeei sostengu eraginkorra emateko eta gure lurraldean laborantzaren iraupena bermatzeko.

Testuinguru horretan, Herriko Kontseiluari proposatu diogu mozio bat izenpetzea babes hori baieztatzeko eta agintari eskudunei neurri egokiak eskatzeko. Hona hemen:

Dermatosi nodular kutsakorraren (DNC) osasun kudeaketari eta tokiko hazkuntzaren babesari buruzko mozioa

Senpereko Herriko Kontseilua,

Gure herri lurraldera hurbiltzen den behien dermatosi nodular kutsakorrari (DNC) lotua den gaur egungo osasun egoera kontuan hartuz;

Kontuan hartuz laborariek, haien familiek eta laborantza eremuko eragileek agertu dituzten kezka serio eta legitimoak, ezar daitezkeen osasun neurrien ondorioei buruz;

Kontuan hartuz hazkuntza funtsezko elementua dela tokiko ekonomian, lurraldearen antolaketan eta gure herri landatarraren kohesio sozialean;

Kontuan harturik neurri batzuk, batez ere aziendaren erabateko erauzketa, herriarentzat ondorio ekonomiko eta sozial handiak ekarriko lituzketela;

Kontuan harturik, eskura dauden zientzia- eta albaitaritza-datuen arabera, hiltze sistematikoaren ordezko neurriak daudela, eta neurri horiek osasun-ekintza proportzionatuetan, albaitaritzako jarraipen indartuan, harrapatutako animalien isolamenduan eta, ahal denean, txertaketa-estrategietan oinarritzen direla;

Tokiko errealitateen heinekotasunean, eraginkortasunean eta kontuan hartzean oinarritzen den osasun kudeaketa batekiko atxikimendua baieztatzen du;

Nahi luke administrazio- eta osasun-agintariek hobets ditzatela, egoerak uzten duen guztietan, azienda osoa hiltzeko ordezko irtenbideak;

Eskatzen du parte hartzen duten tokiko hautetsiak eta laborariak osoki lotuak izan daitezen osasun egoera horren kudeaketari dagozkion trukaketa eta erabakiekin;

Ukituak izan diren laborari eta biztanleei bere laguntza adierazten die, eta har litezkeen erabakiek giza, ekonomia eta lurralde mailan izan ditzaketen eraginei begira bere zaintza;

Erabaki du mozio hau agintari eskudunei helaraztea, abian diren gogoeta eta erabakietan laguntzeko, bakoitzaren eskumenak errespetatuz.

Senpereko Herriko Kontseiluak onartua, 2025eko abenduaren 17an.


Aintziraren eta bere aisialdi gunearen kudeaketa

Badu hirurogei urte baino gehiago, aintzira eta bere aisialdi gunea Senpereko Herriko Etxeak antolatzen, zaintzen eta kudeatzen ditula. Berriki jakin dugu, herritarren bidez, gehiengoak erabaki duela kudeaketa hori eragile pribatu baten esku uztea, gehiago jakin nahi izan dugu. Biziki deitoratzen dugu, berriz ere, gure taldearekiko komunikazio falta, guttiengokoa bada ere, biztanleriaren zati esanguratsu bat ordezkatzen duten Errepublikako hautetsiek osatua da.

Azpimarratu nahi dugu arrunt baztertuak izan garela, hautetsi gisa, herria eragile pribatu horrekin lotzen duen hitzarmenaren gogoeta eta ezartze lanetik. Sekulan ez digute aldez aurreko trukeen berri eman, ezta gonbidatu ere, eta horrek metodo eta gardentasun demokratikoaren egiazko problema jartzen du.

Testuinguru horretan, eta erabaki horri buruzko zehaztasunak lortu nahi ditugularik, Auzapez jaunari eskatu diogu informazio xehea helaraz diezaguzula kudeaketa moldearen aldaketa horri buruz, bereziki hori gidatu duten arrazoiei buruz, hautatu diren obratze moldeei buruz, bai eta ere etorkizuneko kudeatzaileak hartu dituen engaiamenduei buruz, tokiko elkarte, erabiltzaile eta elkarteei buruz?
Bestalde, erabaki horrek ondorio hurbilak eta bereziki kezkagarriak dakartza SPUCeko kayak sailarentzat.

Hau ere ez da, ez gogoetarekin lotu, ezta ibaian gora kontsultatu ere, eta egitate burutuaren aurrean jarri da. Orain arte, ez zaio alternatibarik proposatu. Nautika-zentrora sartzerik gabe, kayak sailak arrisku larrian ikusten du bere jardueren jarraipena, lizentziatuak zigortuz, gazte asko barne, eta bere kirol eta
gizarte baliagarritasunagatik aitortua izan den elkarte lan bat zalantzan jarriz.

Beraz, Auzapezak eta bere gehiengoak pentsatuak dituzten neurriak ezagutu nahi izan ditugu, aktibitate horren segitzeko eta historikoki tokian ezarri diren tokiko elkarteen errespetuaren segurtatzeko.
Gaur egun, eginbideak eta eskaerak egin arren, ez dugu haien erantzunik ukan. Isiltasun horrek gure ulertezintasuna areagotu baizik ez dezake egin, erabaki hori zein lasterrekin hartua izan den, herriko hauteskundeetatik hiru hilabete eskasera, herria gutxienez 10 urterako engaiatzen badu ere.

Hunkitzen gaitu ulertzeak horrelako aukera bat hartua izan dela parte hartzaile guziak eta gunearen erabiltzaileak, hautetsiak, elkarteak, tokiko eragileak eta erabiltzaileak elkartu gabe, kolektiboki
aterabide orekatu bat eraikitzeko. Iduritzen zaigu hitzartze denbora batek proiektu partekatu bat erdietsiko zukeela, bakoitzaren osotasunari erantzunez eta denek onartzen duten engaiamendu onargarri batean oinarrituz.

Hain zuzen ere, elkarrizketa, gardentasun eta koeraikuntza metodo hori defendatzen dugu eta obratuko genuke: denbora hartzea biltzeko, entzuteko eta elkarrekin lan egiteko, proiektu komun bat eraikitzeko,
interes orokorraren eta gunearen etorkizunaren zerbitzura.


Elizaren erreberritze lanak

Lehenik, oroitarazi nahi dugu elizaren erreberritze ikerketak 2020ko udan Christophe Jaureguyk eta garai hartan obren axuant zen Philippe Pouletek egin eraikinen ikuskatzearen ondotik eginak izan direla.

Ikuskapen hark agerian utzi zuen, batez ere, teilatuaren egoera txarra. Ez da dudarik, beraz, elizaren erreberritze baten beharra, epe batean.
Aldiz, ez dugu nahi lan horiek gaur has daitezen, herriko hauteskundeetarako hilabete batzuk falta direnean, eta hori hainbat arrazoirengatik.

Lehenik, herriko finantza egoera kritikoa da. Batetik heldu zaizkigun informazioen arabera, herria ez da mementoan tutoretzapean emana izan, soilik herriko hauteskundeen hurbiltasunagatik eta oraiko gehiengoa ez ahultzeko. Bestalde, Auzapez jauna, finantza batzordean adierazi diguzu esperantza ditugun diru laguntzak ez direla segurtatuak orain arte. Horrek guztiak kontu handiz jokatzera bultzatu behar gaitu.

Bertzetik, hauteskundeetatik hiruzpalau hilabetera lan horiek presazkoak izatea ez zaigu bidezkoa iruditzen. 2020az geroztik itaxurak balietz, elizako sabaiak jadanik kalte handiak ukanen zituen. Ura sartuz geroz, teilatuaren berrikuspen soil bat beti posible litzateke.

Arrazoi guziengatik, lan hauek mementoan baztertera uztea galdegiten dizuegu. Hauteskundeen ondotik eta herriko finantza egoeraren azterketa sakon baten ondotik, etorkizuneko herriko taldeak lasai deliberatzen ahalko du dosierrari eman behar zaion jarraipena.


Biribilguneen izendatzea

Joan den azaroaren 21ean gai horri buruzko delibero bat baztertua izan zen. Abenduaren 17koak kontuan hartzen zituen gure oharrak azaroaren 21eko eginak. Hona hemen hitzaldi hori:

Deliberazio honek suprefetak joan den urriaren 30ean igorri gutuna aipatzen du, eta oroitarazten du frantsesaren enpleguari buruzko 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Legearen 3. artikuluak ezartzen duela “bide publikoan ezarri edo egiten den edozein adierazpen edo iragarpen, jendearentzat irekia den leku edo garraiobide publiko batean, publikoari informazioa ematera bideratua, frantsesez egin behar dela”, ez da hala?

Nolanahi ere, jakin behar da lege horrek berak 21. artikuluan zehazten duela “lege honen xedapenek ez dutela oztoporik jartzen eskualdeetako hizkuntzak erabiltzeko, ez eta haien alde egiten diren ekintza publiko eta pribatuetarako ere”.

Behar bada badakizue, horrelako kasu bat gertatu zela Ortzaizeko herrian, non herriak deliberoa aldatu zuen soilik zati generikoa (kalea, bidea, biribilgunea) frantsesez erantsiz.

2019an, horrelako hainbat egoera ikusi dira, gure Zerbitzu Zuzendari Nagusiak hain maite duen Bretainian. Orduan, Toponimiaren Batzorde Nazionalak (Informazio Geografikoaren Kontseilu Nazionalaren lantaldea) komunikatu bat argitaratu zuen (hautetsiei irakurtzea proposatu duguna), adieraziz “1994ko agorrilaren 4ko legeak ez duela inolako hedadurarik parte generikorik gabeko enplegatuen izenei buruz”.

Bestalde, Konstituzioaren 75-1 artikuluak ezartzen duenez, “eskualdeetako hizkuntzak Frantziaren ondarekoak dira”, eta horrek zilegitasun osoa ematen die eskualde-hizkuntzetako leku-izenei.
Horrela, urriaren 24ko deliberoan proposatuak izan diren izenak lekuei (toponimoak) eta izen propioei (Maixan Arribillaga) dagozkienez, aski litzateke, gure ustez, deliberoa honela aldatzea:

Rond-point Maixan Arribillaga biribilgunea

Rond-point Dantxarinea biribilgunea

Rond-point d’Ibarron – Ibarrungo biribilgunea

Rond-point Bortz Kantoinak biribilgunea

Rond-point Ganixon Bergara Txistu biribilgunea

Rond-point Ortzana biribilgunea

Rond-point Kattalin Elizalde biribilgunea

Rond-point Artzirin biribilgunea

Rond-point Lizardia biribilgunea

Gure aktualitatea

Segi gaitzazu sare sozialetan gure aktualitatearen berri izateko.

Scroll to Top